Giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen lehen azokaren balorazio positiboa

Ekainaren 18 eta 19an, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen lehenengo azoka ospatu da, Aieteko Eskura Zentroak sustatua. Ekimen honen helburua, besteak beste, euskal instituzio eta GGKEek sortzen dituzten baliabideak herritarren eskura jartzea zen, batez ere, hezkuntza eta giza eskubideen arloan lan egiten dutenentzat.

Jardunaldietan, hamarnaka elkarte eta instituzioen materialak erakusgai jartzeaz gain, bi gairen gaineko ekintza osagarri batzuk ere burutu ziren: batetik, parte-hartzea eta metodologia demokratikoak, eta bestetik, inklusioa diskriminazioari, xenofobiari eta arrazismoari aurre egiteko.

GKEen ordezkariek, zein parte hartutako pertsonek, mota honetako espazio baten sorrerak baliatzen dituen aukerak nabarmendu dituzte, esaterako: baliabideak publiko zabalago batera helarazteko, harreman-sare berriak josteko eta azkenik, giza eskubideak eta haien erronkei buruzko gogoeta egiteko topagune moduan.

Eskura Zentroak bere aldetik, azoka gauzatzea baliatu duten elkarteen, bai eta bertaratutako guztien parte-hartzea eskertzen du eta hurrengo edizioetara begira, ohartu nahi du, azoka giza eskubideen zinemaldiaren testuinguruan ospatuko dela, apirila inguruan.

24/06/2019