Baliabide pedagogiko eta didaktikoak aurkitzeko leku bat

Mediateka

Eskura mediateka
kanal eta material
ugari topatzeko baliabide
kaxa bat da

Honen xedea, besteak beste, giza eskubideen sustatzaile, boluntario, ikasle eta hezitzaileen lana laguntzeko baliabideak eskaintzea da. Baliabideak eskuratzeko modu ezberdinak egongo dira, baldin eta on-line edukiak diren ala fisikoki Aieten gordeak dauden. Guztiak daude herritarren eskura. Halaber, arloari buruzko dokumentazio zentro gisa ere arituko da, giza eskubideen aldeko baliabideen datu-base zabal bat edukita.

Kontsulta edo mailegu zerbitzua

Fondo

  • Hezkuntza baliabideak, giza eskubideak hezkuntza sisteman txertatzeko maila guztietan.
  • Trebatzaileentzako gida eta eskuliburuak giza eskubideak jardun profesionalean txertatzeko.
  • Baliabide didaktiko eta pedagogikoak haurtzaro zein heldutasunerako.
  • Tokiko zein nazioarteko giza eskubideak lantzeko baliabide hezitzaileak.
  • Giza eskubide, elkarbizitza eta parte-hartzeari buruzko mintegi eta konferentzietako txostenak eta aurkezpenak.
  • Erreferentziazko materialak (bibliografiak eta direktorioak).
  • Giza eskubideetan espezializatutako bideoteka.
  • Beste baliabide batzuk.

Kontsulta Zerbitzua

  • Kontsulta aretoan. Aurretiko hitzorduarekin eta arretarako ordutegi barruan.
  • Urrutiko kontsulta. Telefono, email eta posta arrunta bidezko informazio eskariei erantzuna.
  • Katalogoetara on-line sarrera Eskuraren webgunetik.
  • Baliabide pedagogiko, dokumental eta informaziokoei buruzko aholkularitza, zein antzeko gaiak lantzen dituzten beste dokumentazio zentroen gainekoa ere.
  • Baliabideen erabilerarako aholkularitza zerbitzua.

Mailegu zerbitzua

Dokumentu kopurua

Erabiltzaile bakoitzeko gehienez 3 dokumentu eskatu ahal izango dira. Instituzioek (Ikastetxeak…) lagapen politika berezia izango dute.

Epea

Baliabideak 3 astetarako lagako dira eta beste 3 astez luzatu ahal izango da epea, baldin eta ez badu beste inork eskatu. Maileguko baliabideak eskuratzeko, Donosti Kultura edo Euskadiko Liburutegien txartela.

Mailegu zerbitzutik kanpo geratzen diren baliabideak
  • Aldizkari eta prentsa txostenak
  • Erreferentzia-baliabideak
  • Katalogotik kanpo dauden edo ordezkatzeko zailak diren dokumentuak.
Ordutegia (aurretiko hitzorduarekin)

Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00

Tlf: 688 83 82 60

E-mail: mediateka@eskurazentroa.eus