Eskurak hiru jarduera mota garatzen ditu: biltzea, zabaltzea eta sortzea
Zer da Eskura?
Helburuak/Misioa
Eskura giza eskubideen
aldeko pedagogia-baliabideen
zentro bat da
Donostian kokatua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren artean sortua.
Misioa
Zentroaren egitekoa komunitate informatua sustatzean datza. Honela, EAEn bizi garen pertsonok gure eskubideen berri eduki eta horiek ulertzeko aukera izan dezagun eta eskubide horiek gure eguneroko bizitzan baliatzeko gai izan gaitezen, baita iraganeko eta etorkizuneko giza eskubideen eta injustizien urratzeez kontziente izan gaitezen ere; hartara, gure gizartearen aniztasunean, bizikidetza bakezalea oinarri duen etorkizun bat lortzeko.
Halaber, zentroak giza eskubideen sustapenaren eta defentsaren inguruan lan egiten duten EAEko elkarte zibil eta hezkuntza-erakunde askok egiten duten zeregina osatu eta horri oinarria eman nahi dio.
Jarduera ardatzak
Zentroak hiru jarduketa-mota garatzen ditu: giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideak biltzea, sortzea eta zabaltzea. Baliabide horiek hezkuntzaren, pedagogiaren, gizartearen eta herritarren partaidetzaren eremuetara zuzenduko dira. Giza eskubideak lantze aldera, ikuspegi holistiko batetik, Zentro honen pedagogia-baliabideek oinarri dituzten gaikako ardatz nagusiak bi izango dira:
- giza eskubideak, bakearen kultura eta bizikidetza.
- giza eskubideak, bereizkeriarik eza eta aniztasunaren bizikidetza.
Zer dira giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideak?
Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioak dio giza eskubideen aldeko hezkuntzak “giza eskubideei buruzko ezagutzak eta eskubide horiek babesteko mekanismoak emateaz ez ezik, eguneroko bizitzan giza eskubideak sustatu, defendatu eta aplikatzeko beharrezko gaitasunak ematen dituela ere”.
Bada, giza eskubideen gaineko hezkuntza laguntzeko, pedagogia-balibideak behar dira. Hauek izan daitezke edozein objektu edo erreminta, zeinak euren manipulazioa, behaketa, irakurketa edo parte-hartzearen bitartez, giza eskubideei buruz ikasteko aukera ematen duten, edo eta euren erabilerarekin eskubideen ikasketa sustatzen den.
Jarduna
Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Nazioarteko Mintegia
Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Feria
Partaidetza
Giza eskubideen aldeko hezkuntzak gobernu-organismoetan eta horien artean, giza eskubideen tokiko erakundeen eta horien artean eta gizarte zibilean eta beraren artean elkarlan eta lankidetza estua exijitzen ditu. Honela, hiru jarduera ardatzetan bilatuko da partaidetza: bildu, zabaldu eta sortu.
Erakunde sustatzaileak
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Zentro bat elkarrekin sustatu nahi dute.
Zentroaren proiektu hau Euskal Autonomia Erkidegoan dagoeneko egon badauden memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen pieza osagarria da. Orain arte jorratu gabe zegoen zeregin oso espezifiko, praktiko eta zehatzari erantzuna emango dio: pedagogia-baliabideen sistematizatzea giza eskubideak zabal daitezen. Xede horrek borondatea eta giza eskubideekiko konpromisoa eta hiru erakunde sustatzaileek partekatutako bizikidetza hartzen ditu barne.
Zuzendaritza batzordea
Sei pertsonek osatua, parte hartzen duten erakunde bakoitzeko bi, Zuzendaritza Batzordeak Eskura Zentroko jarraipena egiteko erakunde-arteko koordinazio bermatzen du. Horrez gain, Zuzendaritza Batzorde honek Zentroaren garapena bermatu eta bere jarduera-lerroen eta aurrekontuen jarraipena egiten gu.