Eskuraren
egunerokoaren
berri izateko
Berriak
IV. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Azoka XIX. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne ospatuko da. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da 2022ko apirilaren 2an, eta “Bizikidetzaren aldeko memoria lantzeko baliabide pedagogikoak” izenburua izango du.
III. Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Mintegian aurkeztutako baliabideen aplikazio praktikoa lantzeko tailerra antolatu dugu abenduak 11an.
Eskura Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Zentroak III. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Nazioarteko Mintegia ospatuko du. Aurten, Ingurumena eta Giza Eskubideak izango ditu ardatz. 2021eko urriaren 6an eta 7an izango da Kursaalen, Donostian, hiru hizkuntzatan (eus-gaz-ing) eta aurrez aurre zein birtualean.
Giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen III. Azoka apirilaren 24, 26 eta 27an izango da. Aurten, aurrez aurrekoa eta birtuala izango da. Aurrez aurre parte-hartzeko gonbidapena eskatu behar da info@eskurazentroa.eus-en. Saio guztiak online jarraitu ahal izango dira Donostiako Udaletxeko Youtube kanalean.
Euskal Herriko hamairu elkartek ikusezin bihurtutako pertsonen eskubideez solasean izan dira urriaren 19tik 21ra antolatutako hiru saiotan. Pedagogia-baliabide interesgarriak ezagutzeko aukera bikaina izan da.
Duela egun batzuk aurreratu genuen bezala, giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen II. Azoka urriaren 19, 20 eta 21ean izango da. Saio guztiak online jarraitu ahal izango dira 18:00etatik aurrera.
Eskura Zentroak giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen II. azoka antolatu du urriaren 19tik 21era, eta “Ikusezin bihurtutako pertsonak, lausotutako eskubideak” izango du izenburua.
Horiek eta beste hamaika galdera aztertu dira otsailaren 19 eta 20 Aieteko jauregian ospatu den II. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Nazioarteko Mintegian.
Joan den urtean, garai bertsuan, I. Nazioarteko Mintegia antolatu zuen, migrazioa gai nagusitzat hartuta.
Badator II. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Nazioarteko Mintegia. Bigarren urtez jarraian, Eskura Zentroak Aieten ospatuko du bi eguneko ekitaldia. Aurtengoak, ordea, beste gai bat izango du ardatz: Bizikidetza Aniztasunean.
Azaroaz geroztik, Eskura Zentroko dokumentazio zentroa edo Mediateka martxan da. Euskadin dagoen giza eskubideen aldeko baliabide pedagogikoetan espezializatutako zentro bakarra da eta, besteak beste, liburuak, pelikulak, unitate didaktikoak, gidak eta jolasak biltzen ditu. Jada 1000 liburu eta pelikulaz hornitua dago, horietako asko argitaratu berriak. Datozen hilabeteetan, euskarri eta metodologia ezberdinetako baliabide gehiago sailkatu eta gordetzen jarraituko du.
Ekainaren 18 eta 19an, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen lehenengo azoka ospatu da, Aieteko Eskura Zentroak sustatua. Ekimen honen helburua, besteak beste, euskal instituzio eta GGKEek sortzen dituzten baliabideak herritarren eskura jartzea zen, batez ere, hezkuntza eta giza eskubideen arloan lan egiten dutenentzat.
Eskura Zentroak giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen azoka bat antolatu du ekainaren 18 eta 19an. Helburuak dira, batetik, jendartean giza eskubideen ezagutza eta defentsa sustatzeko Euskal elkarte eta instituzioek sortzen dituzten pedagogía-baliabideak gizartearen eskura jartzea; eta, bestetik, baliabide horien autore eta erabiltzaileak harremanetan jartzea: hezitzaile, aktibista, gizarte integratzaile… eta herritarrak oro-har.
Kanpainak, unitate didaktikoak, argazki erakusketa, test interaktiboa eta musika dira Nazioarteko Mintegiaren bigarren jardunaldiak utzi dizkigunaren adibideetako batzuk. Aiete Jauregiak, eguraldia lagun zuela, 70 pertsona bildu ditu, guztiak, modu batean edo bestean, giza eskubideen defentsan jarduten dutenak, hainbat pedagogia-baliabide ezagutzeko asmoz.
Donostiako San Telmo Museoak Raúl Delgado Wise eta Javier García Murrieta mexikarren bisita jaso zuen atzo, Nazioarteko Mintegiari hasiera emateko arduradunak.
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren arteko sinaduraren ostean, Eskura Zentroa abuztuan jarri zen azkenik martxan.
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute Aieten, Eskura izena izango duen Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroa abiarazteko