Zer da gorrotoa? Nola antolatu dezakegu hezkuntza testuinguru anitzetan? Nola bizi dezakete gazteek euren adierazpen askatasuna modu seguru batean?

Horiek eta beste hamaika galdera aztertu dira otsailaren 19 eta 20 Aieteko jauregian ospatu den II. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Nazioarteko Mintegian.

80 parte-hartzaile eta 12 hizlarik bi egun biziki interesgarri igaro zituzten. Mintegiak gustu guztietarako baliabideak bildu zituen: hitzaldi teoriko ugari, ariketa praktikoak, jolas hezitzaileak eta baliabide digitalak, besteak beste.

 

Publikoan hezkuntza formala eta ez formaleko profesionalak, GGKEetako kideak, eta giza eskubideetan interesa duten aktibista eta banakakoak elkartu ziren. Hori dela eta, jardunaldietan zehar egindako galdera eta eztabaidak hainbat esparruetakoak izan ziren eta ikuspegi berri eta interesgarriak erantsi zituzten. Ekitaldiaren aurkezle eta dinamizatzaile izandako Idoia Noblek atal bakoitzeko laburpen argigarria egin zuen, baita gaien arteko lotura ere.

 

Lehenengo egunean, Dublingo Unibertsitateko Paloma Viejok, gorrotoaren diskurtsoari buruz eta honek denboran zehar izandako eboluzioaz aritu zen. Gorrotoaren diskurtsoa gizartearen parte dela adierazi zuen, baina honi aurre egin dakiokeela hezkuntza kritikoa eta kontra-narratiben bitartez. Ondoren, Arigatou international Gibenbra erakundeko Vera Lealek gazteek elkarrekin bizitzen ikasteko duten gaitasunari buruzko enfokea aurkeztu zuen. Horretarako, bere egunerokoan gazteekin erabiltzen dituen jolas-praktikak erabili zituen publikoarekin. Gehituko Zaira Garciak, Gipuzkoan garatutako bizikidetza aniztasunean diagnostikoa, Inés Vicente eta Sara Garcia de Blasek Change egitasmoa, eta Raúl Userosek Cibercorresponsales aurkeztu zuten hurrenez hurren. Hiruak ikuspegi anitz eta praktikoetatik.

 

Bigarren egunean, Coruñako Unibertsitateko Jurjo Torres Santomé pedagogoak bizikidetzarako hezkuntzari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Bertan, hezkuntza-sistemari buruzko oso kritiko azaldu zen eta sistema aldatzeko beharra azpimarratu zuen. Jarraian, Fundesplaieko Susagna Escardíbul eta Jose Antonio Ruiz, eta, Anti Bias Netz-eko Cvetka Bovhak baliabide interesgarri gehiago aurkeztu zituzten. Luntxaren aurretik, Centre for Studies on Inclusive Education-eko Artemi Sakellariadisek, skype bidezko konexio bidez, eskola inklusioboei buruzko ikuspegi bateratu bat eskaini zuen. Espainia eta beste herrialde batzuen errealitatea oinarrizko araudiekin konparatu zuen. Mintegiaren amaiera Bilaka dokumentalaren eskutik iritsi zen, UNESCO Etxeako Monika Vazquezek aurkeztua. Honetan, Euskadin giza eskubideak eta gizarte eraldaketarekin konpromisoa duten zenbait eskolen eredua ematen da ezagutzera.

 

Parte-hartzaileek, hizalriek eta Eskurako ekipoak positiboki baloratu dituzte bi hausnarketa eta partekatze egun hauek. Dagoeneko hurrengo urteko mintegira begira jarri dira.

26/02/2020