Eskuraksortua
Eskurak sortua
Gida didaktiko hau “Lausotutako Ahotsak mikrodokumentala” ikus-entzunezko baliabidearekin batera doa eta aniztasunaren aldeko bizikidetza ikuspegi positibo eta aberasgarritik ikusarazteko helburua du.
Hori guztia, giza eskubideak oinarri hartuta eta kultura demokratikoa eta errespetuzkoa eraikitzeko xedearekin.
Mikrodokumentala eta gida 12 eta 18 urte bitarteko taldeei zuzendutako baliabideak dira, eta hainbat testuingurutara egokitu daitezke.
Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen III. Nazioarteko Mintegiaren hitzaldien laburpena, zehazki ingurumen-eskubideak ardatz izan zituen edizioarena (2021).
Profesionalen artikulu laburrak aurkituko dituzu: David Boyd, Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoko Ingurumen Eskubideen Kontalari Berezia; Yayo Herrero, dibulgatzaile ekofeminista; UNESCOren Hezkuntza Klimatikoaren Bulegoa (OCE); ESenRED, FUHEM, Entrepueblos, ENI CBC Programme, UNESCO Etxea eta erreferente gehiago.
Aurkeztutako baliabide pedagogiko guztietarako hiperestekak ditu, baita gomendio eta aurkezpenen bideoak ere (eus, esp, ing).
Lehen eskuraGAI-a. Paloma Viejo Oterok idatzia, doktoratu osteko ikertzailea FUSErentzat, Dublin City Universityko Bullying-aren aurkako Baliabide eta Ikerketa Nazionalean. Eskuliburu honen helburua da kontrako-narrazioak sortzea, gorroto-narrazioen erakarpena eta eragina gutxitzeko, arintzeko edo neutralizateko, “No Hate Speech” kanpainaren barruan.
Aurkibidea: 1. Gorrotoa. 2. Gorrotoaren diskurtsoaren historia. 3. Gorrotoaren diskurtsoa eta adierazpen-askatasuna. 4. Zer erakutsi digu gida honek? Gogoratu beharreko puntuak. 5. Jardueren proposamena. 6. Bibliografia.
Jatorria, generoa, desgaitasuna, ikasketa-maila eta adina, besteak beste, pertsonak diskriminatzeko arrazoi izaten dira. Eta diskriminazio horren oinarrian aurreiritzi pertsonalak zein instituzionalak daude.
Anti-Bias ikuspegiaren helburua da (bias, ingelesez, aurreiritzi edo aldebakartasun) pertzepzio eta aurreiritzi unilateraletan oinarria duten bereizkeriekiko kontzientzia piztea, eta horiek guztiak orekatzea.
Liburu honen asmoa da, batez ere, gizarte-lanean eta pedagogian dihardutenei gogoa piztea eguneroko pentsamoldeei eta jardunbideei buruz hausnarketa kritikoa egin dezaten. Halaber, ikuspegiaren aukerak zein mugak aztertuko ditugu jardunbide-esparru ezberdinak oinarri hartuta eta, era berean, hainbat proposamen egingo ditugu norbere jarduera- eta eragin-esparruetarako.