Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen I. Nazioarteko Mintegiaren azken ikutuekin ari da Eskura

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren arteko sinaduraren ostean, Eskura Zentroa abuztuan jarri zen azkenik martxan.

Hiru instituzio sustatzaileek iragarri moduan, giza eskubideen aldeko baliabideak jasoko dituen mediateka bat sortzearekin batera, nazioarteko mintegi bat eta baliabideen feria bat buruko ziren fase pilotuan zehar. Bada, hemen da jada Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen I Nazioarteko Mintegia.

Lehen jardunaldi hauetarako aukeratu den gaia Migrazioak da. Euskal gizarteak eta mundu osoak herritarren ongizatea baldintzatzen duten auzi eta dilemei aurre egin behar diote. Hausnartu eta ekin egin behar dugu, eta, horretarako, giza eskubideak oinarrizkoak dira norbanakoen duintasuna bermatzeko.

Ekitaldia Aiete eta San Telmo Museoko espazioetan ospatuko da, otsailaren 20 eta 21ean. Aurkeztuak izateko antzeman diren baliabideen artean: kanpainak, argazki erakusketa bat eta dokumental bat daude, besteak beste. Hauen egileak, nazioarteko eta bertakoak, gure artean ziango ditugu mintegian zehar.

Egitaraua, batik bat, hezitzaile, irakasle, giza eskubideen aktibista eta komunikazio arloko profesionalei zuzenduta dago. Hala eta guztiz ere, ekintza guztiak irekiak izango dira interesa duen edonorentzat, nahiz eta, aforo kontuengatik izena ematea eskatuko den.

Behin betiko egitaraua eta izena emateko prozedura otsailaren 1ean argitaratuko dira.

01/02/2019