Pedagogia-baliabideak mundua aldatzeko
Kanpainak, unitate didaktikoak, argazki erakusketa, test interaktiboa eta musika dira Nazioarteko Mintegiaren bigarren jardunaldiak utzi dizkigunaren adibideetako batzuk. Aiete Jauregiak, eguraldia lagun zuela, 70 pertsona bildu ditu, guztiak, modu batean edo bestean, giza eskubideen defentsan jarduten dutenak, hainbat pedagogia-baliabide ezagutzeko asmoz.

Goiza erabat produktiboa izan da; izan ere, baliabideen aurkezpenez gain, aldi berean eman diren bi lantegitan parte-hartzeko aukera egon da. Lehenengoa, Istar Montul biologo eta irakasleak gidatu du, Samira Proiektuko arduraduna, zeinak jatorri atzerritarra duten gazteak ahalduntzen dituen hezkuntza esparruan haur atzerritarren laguntzaile eta eredu izan daitezen. Istarrek Souad-en laguntza izan du bere tailerrerako, Gipuzkoan bizi den emakume migratua. Bere testigantzaren bitartez, bertaratutako hezitzaileak egoera horretan dauden gazteen errealitatera gerturatu eta euren ikuspegia zabaldu nahi izan dute.
Tom Law izan da bigarren lantegia gidatzearen arduraduna. Ethical Jounalism Network erakundeko kide da. Giza eskubideen perspektiba batetik egindako komunikazio eta informazioaren gaiaz aritu da. Horretarako, ikuspegi etiko batetik onartezinak diren nazioartean argitaratu diren titular ugari izan ditu abiapuntu. Ondoren, bere erakundeak garatu dituen hainbat irizpide eta gako partekatu ditu, entzuleek arreta handiz entzun eta jaso dituztenak.
Azkenik, nazioarteko mintegiari amaiera bikaina emateko, musikaren esparruko hiru artista gazte izan ditugu, zeinak instrumenturik behar izan ez duten San Telmo Museoko oholtza gainean magia egiteko. Izaro, Brisa Fenoy eta Iker Laurobak migratzaile eta baztertutako pertsonekiko dituzten bizipenak, kezkak eta irrikak partekatu dituzte publikoarekin.
Musikarien mahai-ingurua ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=Kub50dNIzjI
21/02/2019