III. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Nazioarteko Mintegia gertu dago

Eskura Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Zentroak III. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Nazioarteko Mintegia ospatuko du. Aurten, Ingurumena eta Giza Eskubideak izango ditu ardatz. 2021eko urriaren 6an eta 7an izango da Kursaalen, Donostian, hiru hizkuntzatan (eus-gaz-ing) eta aurrez aurre zein birtualean.

Arriskurik gabeko ingurumena, garbia, osasungarria eta iraunkorra izateak giza eskubideak baliatzeko gaitasuna bermatzen du. Era berean, oinarrizko eskubideen kontzientzia eta erabilera ezinbestekoa da ekosistemak orekan mantentzeko, hala nola hezkuntzarako, informaziorako eta parte-hartze publikorako eskubidea.

 

Horrela, hainbat erreferentek aurkeztuko dituzte ekofeminismoari, eko-bakezaletasunari, hezkuntza ekosozialari, ingurumen- eta gizarteratze-politiken koprodukzioari, lurraldearen defendatzaileen errealitateari, ozeanoen eta krioferen egoerari, kontsumo arduratsuari, ekolidergoari eta abarri lotutako baliabideak. Estrategia pedagogikoen ikuspegitik hartuta.

 

Mr. David Boyd, Nazio Batuetako Giza Eskubideen eta Ingurumenaren errelatore berezia, Yayo Herrero Doktorea, Europa mailan eremu ekofeministan eragin handia duen ikertzailea, eta UNESCOren Klima Hezkuntzarako Bulegoa, hezkuntza-sistemetarako hainbat baliabide garatzen dituena, besteak beste.

 

Datozen asteetan argitaratuko ditugu programa osoa, izena emateko esteka eta streaming btiartez jarraitzeko lotura:

TwitterInstagramFacebookWeb

Gorde data!

06/10/2021