II. Nazioarteko Mintegia
Badator II. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Nazioarteko Mintegia. Bigarren urtez jarraian, Eskura Zentroak Aieten ospatuko du bi eguneko ekitaldia. Aurtengoak, ordea, beste gai bat izango du ardatz: Bizikidetza Aniztasunean.
Jardunaldiak 2020ko otsailaren 19 eta 20an burutuko dira eta hauen helburua, besteak beste, gizarte eta hezkuntza pedagogiari ekarpena egitea da, nazioartean bildu diren baliabide ugari ekarrita. Horretarako, lehen eguneko baliabide eta egitaraua orokorragoa izango da, eta, bigarrenekoa berriz, hezkuntzari zuzenduagoa.
Aurtengo edizioak, gainera, berrikuntza ugari izango ditu: hitzaldi eta aurkezpenez gain, tailer eta praktika onen erakustaldiak ere egongo baitira. Honen arrazoia, egitaraua ahalik eta praktikoena egitea da, izena ematen dutenentzat baliagarria eta erabilgarria izan dadin.
Behin betiko egitaraua eta izen-emate prozedura urtarrilean argitaratuko dira. Bitartean, gorde data!
17/12/2019