Ingurumena eta Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen Tailer Praktikoa

III. Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Mintegian aurkeztutako baliabideen aplikazio praktikoa lantzeko tailerra antolatu dugu abenduak 11an.

Abenduaren 11an, larunbat goizean, Eskurak III. Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Mintegian aurkeztutako baliabideen aplikazio praktikoa lantzeko tailer bat antolatuko du, gaia Ingurumena eta Giza Eskubideak izango da.

 

9.30tan hasiko da eta 13.00tan amaituko da. Saio bi blokeetan banatuta egongo da, deskantsu batekin. Batean, ingurumenera bideratuagoak dauden materialak landuko dira eta bestean, alderdi sozial eta ekologikora lotutako baliabideak:

09.30 – 11.00 1. blokea:

-Eko-bakezaletasunari lotuak: Ecoactívate + Beto el pez beta

-Hezkuntza ekosozialari lotuak: Fuhem. Materiales curriculares con enfoque ecosocial.

11:00 – 11:30 Atsedenaldia

11.30 – 13.00 2. blokea:

-Ozeanoei eta kriosferari lotua: OCE. El clima en nuestras manos.

-Krisi klimatikoari eta justizia globalari lotuta: Entrepueblos. Emergencia climática.

​​​​​​​

Irakasle formal eta informalei, zein familia-unitateei zuzendutako saio bat bideratuko dute Bakeolako profesionalek.

Doakoa izango da.

 

Izena emateko: info@eskurazentroa.eus

 

Hitzaldiren bat galdu baduzue, esteka honetan ikus dezakezue.

11/12/2021