Eventos

Histórico

Giza Eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen azoka

Eskura Zentroak giza eskubideekiko konpromisoa hartuko duen gizartea sustatzea du helburu, bai eta eskubide horien urratzeen aurrean kritika gaitasuna izango duena ere. Horretarako, egungo testuinguruan aniztasunaren aldeko bakearen eta bizikidetzaren pedagogia garatzeko hezkuntza aukera parte-hartzaileak eskaini behar ditu.

Azoka hau, elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean antolatutako erakusketa da, non giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideak, materialak, hezkuntza euskarri eta jarraibide onak eta gizarte-pedagogia eta herritarren partaidetza ereduak eskainiko diren.

Informazio gehiagorako: info@eskurazentroa.eus

18/06/2019