Eventos

Histórico

Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen III. Azoka

Eskurak, Aieteko Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Zentroak III. Baliabideen Azoka, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan, apirilaren 24, 26 eta 27an antolatu du. Azokari eman diogun izenburua "Ingurumena eta giza eskubideak" da.

Ingurumena erabat lotuta dago giza eskubideak betetzearekin, hala nola bizitzeko eskubidea, elikatzeko eskubidea, uretarako eskubidea, osasunerako eskubidea, etxebizitzarako eskubidea…

 

Krisi klimatikoan pertsona guztiok dugu erantzukizuna, baina ez digu guztioi berdin eragiten. Aurtengo azokaren helburua da ingurumen-larrialdiaren eta giza eskubideen inguruko kontzientzia kritikoa eta herritarren parte-hartzea sustatzea, herritarrei, eragile pedagogikoei eta/edo ingurumen-profesionalei baliabideak eskainiz.

 

Apirilaren 24ean, larunbata, Antzoki Zaharrean, ingurumena, pedagogia eta giza eskubideei sarrera egingo diegu. Hiru hauek nola uztartzen diren edo uztartu daitekeen zehaztuz. Horretarako, “Zuhaitzen bizitza sekretua” filma ikusi ondoren, hiru adituekin solastuko dugu: Ander Izaguirre (kazetaria), Lucia Peña (Saretuz-eko kidea) eta Jose Manuel Gutierrez Bastida (irakaslea). Amaitzeko, klownklusioak egingo dituzte Oihulari klown taldeko Isabel Aisak eta Rakel Imazek, hots, klown teknikaren bitartez saioaren ondorioak edo alde adierazgarrienak adieraziko dituzte.

 

Apirilaren 26ean, astelehena, Victoria Eugenia Antzokiko Sala Cluben, ingurumen hezkuntza eta klima-krisiaren aurrean giza eskubideen papera landuko dugu. Horretarako, mahai-inguru batekin hasiko dugu arratsaldea, bertan: Izaskun Orbegozo (Kutxa Ekoguneako kidea), Jose Ángel Lasa eta Iratxe E. Díaz (Artekomeko kideak) eta Izaro Basurko (Ekopoleko kidea) izango ditugu. Ondoren, klima-krisiari aurre egiteko hezkuntza baliabideak aurkeztuko dituzte, giza eskubideen ikuspegitik: Jose Ángel Lasak “Arte metaforak ingurugiroan”, Maialen Sistiagak (Kutxa Ekoguneako kidea) “Baso Eskola eredua” eta Eduardo Arzak (Txingudi Zerbitzuak-eko kidea) “Escape Hall-a”. Amaitzeko, Antton Telleriak gaiarekin lotutako bakarrizketa bat egingo du.

 

Apirilaren 27an, asteartea, Victoria Eugenia Antzokiko Sala Cluben, krisi klimatikoak egoera zaurgarrietan dauden pertsonen eskubideetan duen eragina aztertuko dugu. Mahai-inguru batekin hasiko gara, bertan: Arantza Acha (Unesko Etxeako zuzendaria), Begoña Cabaleiro (Emaus Fundazioko komunikazio arduraduna) eta Sara Diego (Alboaneko kidea) gurekin izango ditugu. Ondoren, klima-krisiak eskubideetan duen eraginari buruzko baliabide pedagogikoak aurkeztuko dituzte: Begoña Cabaleirok “Está que arde” bideoa, Jone Oterok “Klima-krisia. Giza eskubideak mehatxatuta” txostena eta Inés Vicente (Alboaneko kidea) “Jokuak: Tanta Samantha eta Mugetatik Haratago Breakout Edu” jolasak. Saioari eta azokari amaiera emateko Virginia Imazek (Oihulari klown) klownklusioak egingo ditu.

 

Hiru egunetan Maitena Salinas aurkezle eta moderatzaile bezala izango dugu, giza eskubideetan eta komunikazioan aditua.

 

Aurten, aurrez aurrekoa eta birtuala izango da. Aurrez aurre parte-hartzeko gonbidapena eskatu behar da info@eskurazentroa.eus-en. Saio guztiak online jarraitu ahal izango dira Donostiako Udaletxeko Youtube kanalean.

19/05/2024