Eventos

Histórico

IV. Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen Azoka

IV. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Azoka XIX. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne ospatuko da. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da 2022ko apirilaren 2an, eta "Bizikidetzaren aldeko memoria lantzeko baliabide pedagogikoak" izenburua izango du.

Eskura Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen Zentroak gizarte informatuak sustatzeko eginkizunarekin jarraitzen du, pertsona guztiok gure eskubideak ulertzeko, haien aplikazioa sustatzeko eta urraketez jabetzeko aukera izan dezagun. Hori lortzeko estrategietako bat material pedagogikoak urteko gai baten bidez zabaltzea da; aurten, memoria eta pedagogia landuko dira.

Horrela, aurtengo helburua da memoria partekatu eta zabal bat egiten laguntzea, bai indarkeria politikoaren ondoriozko gatazkei buruz, bai gatazka eta diskriminazio ikusezinei buruz. Memoriaren pedagogian oinarritutako baliabide pedagogikoak landuko dira, bai eta gatazketan giza eskubide ororen urraketaren ikuspegia txertatzean oinarritutakoak ere, egia jakiteko eskubideari, justiziari, erreparazioari eta berriro ez gertatzeko bermeei laguntzeko. Herritarrentzako, funtsezko eragileentzako eta hezkuntzako profesionalentzako hezkuntza-ikuspegitik landuko dira.

Horretarako, gaur egun IV. Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen Azoka antolatzen ari da, XIX. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne ospatuko dena. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da, 2022ko apirilaren 2an, eta “Bizikidetzaren aldeko memoria lantzeko baliabide pedagogikoak” izenburua izango du. Honako hau izango da programa:

​​​​​​​

10.30 – 12.00. Baliabide pedagogikoen stand-ak. Bertako erakundeek sortutakoak. (Hall VE Antzokia).
– UNRWA Euskadi.
– Baketik Fundazioa.
– Gernikako museoa.
– Eskura zentroa.

12.00 – 13.20. Sail ofizialeko filma: Matrioskas, las niñas de la guerra. (VE Antzokia)

13.20 – 14.00. Solasaldia. (VE Antzokia)
– Maitena Salinas. Giza eskubideetan espezializatutako kazetaria.
– Helena Bengoetxea. Filmaren zuzendaria.
– F. Javier Murillo Torrecilla. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Gizarte Justiziarako Hezkuntzako UNESCO Katedraren zuzendaria.​​​​​​

Maitena Salinas Beiztegi
Maitena Salinas Beiztegi kazetaria eta aktorea da. Giza eskubideetan espezializatutako kazetaria izanik, bi hamarkada daramatza alor honetan ekimen eta proiektu desberdinetan parte hartzen, besteak beste, Argituz elkarteko kide izanik, indarkeria politikoa ikertzen duten Memoria Partekatu Baterantz txostenetan lanean aritu da. Gea dokumentala ere zuzendu du, non feminismotik adin desberdineko emakumeen egoera lantzen den. Hogeitabost urte telebista zein irratian diharduela gizartearen egoera genero perspektibatik lantzen eta giza eskubideen beharraren pedagogia bultzatzen. Klima aldaketa ikuspegi desberdinetatik analizatu beharra dagoela garbi ikusten du, aurreko guztia aintzat hartuz. Guzti honetarako komunikazioa erabiltzen du, gizartea hobetzeko tresna eraginkorrena dela ziurtatuz, non pertsona guztiak parte izan daitezkeen era aktibo eta arduratsu batean.
Helena Bengoetxea Guelbenzu
Errealizadorea, diseinatzaile editoriala eta kazetaria. Sormen Dokumentaleko Masterra San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan (Kuba), eta Genero Ikasketetan espezializatua Bartzelonako Unibertsitatean (DUODA Masterra). Ez-fikziozko zinemari eskainia, ikus-entzunezko piezak egin ditu hainbat GKE, museo eta erakunderentzat, feminismoa, memoria historikoa edo garapenerako hezkuntza bezalako gaietan. Bartzelonako Centre de Cultura de Dones Francesca Bonnemaisonekin kolaboratzen du prestakuntza eta ikus-entzunezko narratiba berrien proiektuetan. NAPAR (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizle eta Profesionalen Elkartea) eta CIMA (Emakume Zinegileen eta Ikus-entzunezkoen Elkartea) elkarteetako bazkidea da.
F. Javier Murillo Torrecilla
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) Gizarte Justiziarako Hezkuntzako UNESCO Katedraren zuzendaria. Irakasle titularra eta Justizia Sozialerako Hezkuntza Aldaketaren ikerketa-taldeko koordinatzailea. UAMeko Giza Eskubideen, Demokraziaren, Bake Kulturaren eta Indarkeriarik ezaren Unibertsitate Institutuko (DEMOSPAZ) idazkari akademikoa eta Eskola Eraginkortasunari eta Aldaketari buruzko Ikerketarako Iberoamerikako Sareko (RINACE) koordinatzaile nagusia. UNESCOren Hezkuntzaren Kalitatea Ebaluatzeko Latinoamerikako Laborategiaren (LLECE) koordinatzaile nagusia izan da, eta Hezkuntza Ministerioko Hezkuntza Ikerketa eta Dokumentazio Zentroko (CIDE) Azterlanen zuzendaria. 4 seiurteko ditu aitortuak ikerketarako eta transferentziarako. Estatuko eta nazioarteko lehiaketa-deialdietan finantzatutako 37 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta horietatik 25etan ikertzaile nagusi izan da. 26 doktore-tesi zuzendu ditu. Bikaintasun Sareko Ikertzaile Nagusia: Lidergoari eta Hezkuntzaren Hobekuntzari buruzko Ikerketa Sarea (RILME), Bikaintasuneko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Estatuko Programaren bidez finantzatua (EDU2015-70036-REDT), eta International Successful School Principalship Project (ISSPP) Nazioarteko Sarearen Koordinatzaile Nazionala. Latinoamerikako hainbat herrialdetan -Mexiko, Panama, Bolivia, Peru eta Brasil- eta nazioarteko hainbat agentziatan -UNESCO, OCDE eta Andrés Bello Hitzarmena- Hezkuntza Ikerketa eta Ebaluazioan aholkulari aditu gisa lan egin du.

02/04/2022