Eventos

Histórico

Giza eskubideen aldeko baliabide pedagogikoen I.Nazioarteko mintegia

Mundu osoko gizarteek aldaketa sakon eta konplexuak jasaten ari dira; aldaketa sozialak, kulturalak, ekonomikoak, politikoak, teknologikoak eta ingurumenekoak, zeinak erronka esanguratsuak eta kontraesan handiak gordetzen dituzten bere baitan.

Giza eskubideen marko internazionalak sendotu baditugu ere, mundu osoan giza eskubideen urraketa larriak  gertatzen dira eta nazioarteko arau hauek aplikatu eta babestea oso zaila izaten jarraitzen du.

Teknologia aurrerapenek elkarrekiko lotura gehiago ekarri dituzte eta hartu-emanak, lankidetza eta elkartasun aukerak zabaltzen dituzte, dena den, abiadura berean intolerantzia kultural eta erlijiosoak areagotu eta lurreko hainbat lekutan batere solidarioak ez diren politikak txertatzen ari dira.

Aldaketa eta kontraesan ugariko testuinguru honek hezkuntza eta pedagogia sozialari dei zuzena egiten dien erronka globalak mahaigaineratzen ditu, hausnarketa sakon bat eskatuta.

Hezkuntzatik gizarte justu eta kontziente baterako ekarpen handia egin daiteke giza eskubideen ezagutza eta hauen urraketaz jabetzeko baliabideak eskainita. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalak, Eskura, Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren bitartez, kausa horri ekarpen egin nahi diote Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen I. Nazioarteko Mintegia antolatuta.


Informazio gehiagorako: info@eskurazentroa.eus

20/02/2019