Eventos

Histórico

II. Giza Eskubideen Aladeko Pedagogia-Baliabideen Nazioarteko Mintegia

    Gure herritarrek askotariko jatorriak, erlijioak, hizkuntzak, gaitasunak, mugikortasunak, sexu-orientazioa, genero-identitatea eta ideologiak dituzte. Dibertsitate hori, gure berezitasunaren ezaugarri on gisa, aukera gisa ulertuta, bizikidetzarako giltzarria da.

    Hala ere, berdintasunaz eta dibertsitateaz hitz egin arren, askotan, ez dakigu dibertsitatea errespetatzen gure ingurunean, eta gure ekintzek diskriminazio-egoerak eta desparekotasunak eragiten dituzte.

    Dibertsitateko bizikidetza, beraz, erronka eta helburu desiragarri bat da gure gizartean, eta ez alferrik; gizarte-erakunde eta heziketa- zein gizarte-erakunde eta pertsona ez gutxik lan egiten dute mundu bidezkoago bat sortzeko, bertan, pertsona guztiek, askotarikoak direla ere, beren duintasuna gorde dezaten eta beren ingurunean garatu daitezen, bazterketarik eta diskriminaziorik gabe.

    Bestetik, dibertsitateari hezkuntzan jarritako arretak ibilbide luzea du, bidezkotasunaren eta giza eskubideen aldeko historia bat. Hala ere, hezkuntza inklusiboak etengabe heldu behar die erronka berriei, elkartasun eta gizarte-justizia begirada berriak eskatzen dituztenak.

    Mintegi honen bitartez, Eskura Zentroak baliabideak eta hemengo zein kanpoko lekukotzak jarri nahi ditu giza eskubideetan oinarritutako inklusioaren eta bizikidetza baketsuaren alde lan egiten dutenei laguntzeko.


Informazio gehiago info@eskurazentroa.eus

17/12/2019