Lausotutako ahotsak. Aniztasunaren aldeko bizikidetzarako gida didaktikoa

Gida didaktiko hau “Lausotutako Ahotsak mikrodokumentala” ikus-entzunezko baliabidearekin batera doa eta aniztasunaren aldeko bizikidetza ikuspegi positibo eta aberasgarritik ikusarazteko helburua du.

Hori guztia, giza eskubideak oinarri hartuta eta kultura demokratikoa eta errespetuzkoa eraikitzeko xedearekin.

Mikrodokumentala eta gida 12 eta 18 urte bitarteko taldeei zuzendutako baliabideak dira, eta hainbat testuingurutara egokitu daitezke.