“Inprobisazio ilustratuak” partaidetzazko proposamen artistikoak dira. Saio horietan, musikari batek eta bi ilustratzailek elkarrekin jarduten dute, modu inprobisatuan, murgiltze espazio bat sortuz. Espazio horretan, musikaren eta irudiaren bidez, parte hartzen duen publikoak aukera du gaur egun garrantzi berezia duten gai globalei buruzko gogoetak partekatzeko. Etengabeko iragaitzazko topagune ibiltari, komunitario, kolaboratzaile eta diziplina anitzeko batean kokatzen dira. Ikasteko, hitz egiteko eta esperientziak trukatzeko irekia den espazio batean. Hortik, jarduera eta bizipen partekatuak proposatzen dira.